viernes, 20 de septiembre de 2013

Mugikortasun astea

Besteak
2013-09-20 13:13:16
GAUR ITXITA EGONGO DIRA MOTORDUN IBILGAILUENTZAT ERDIGUNEKO KALEAK
Mugikortasun astea ospatzen ari dira Oñatin
Europako hainbat herrialdetan ospatzen den Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat eginez, Oñatin ere Mugikortasun Astea egingo ari dira aste honetan, Udaleko Ingurumen sailak antolatua, Txirrinka taldea eta Tetedelacourse enpresarekin elkarlanean.

Mugi zaitez aire garbiagoaren alde izango da jardunaldiotako leloa, Europar Batasunak atera duen esloganarekin bat eginez, eta hauxe zabaldu nahi den mezua: aldaketa txikiek gure hirietako bizitza kalitatea hobetzen lagun dezakete. Ildo horretan, Udalak animatu egin nahi ditu beste behin herritarrak, ibilgailu pribatua erabili beharrean, oinez, bizikletaz edo garraio publikoz mugitzera eguneroko zereginetan (lanera joateko, eskolara joateko...).

Horren harira, udalak, Txirrinkarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu Mugikortasun Asterako. Hona hemen astebururako antolatu diren ekintzak.

Irailak 20, Ostirala

Goizez lanera edo eskolara oinez edo bizikletan joan direnentzat gosaria eskaini zaie Txaketuaneko bidegurutzean. Horrez gain, bizikletaz joan direnei txirrin bat oparitu zaie. Arratsalde partean, Turismo Bulegoaren laguntzarekin, bisita gidatua egingo da herrian zehar.

Irailak 21, Larunbata

Bizikleta tailer soziala egingo da Zuazola institutuko plazan, Antton Zubiak gidatuta. Bizikleta hobeto ezagutu eta oinarrizko mantenuari buruzko saio teoriko-praktikoa izango da. Bestalde, aipatu, aste honetan zehar hainbat panel informatibo jarri dituztela herriko bidegorri sare inguruan. Batez ere puntu arriskutsuenetan eta jende gehien dabilen guneetan, azalpenak eta argibideak emanez bizikletazaleentzat, oinezkoentzat eta baita auto gidarientzat.
0 iritziak

No hay comentarios:

Publicar un comentario