Txirrindularitza
2013-09-25 10:10:34
EUSKALTEL TALDEAREN DESAGERPENAREN GAINEAN HITZ EGIN ZUEN BESTEAK BESTE
Gary Baños: "Badakit enpresa bat itxi eta lanik gabe gelditzea zer den; oso gogorra da"
Astelehen goizaldean jakin zen Euskaltel Euskadik eta Fernando Alonsok bertan behera utzi zituztela negoziazioak. Euskaltel Euskadik Fernando Alonsoren taldeak ezarritako baldintzak onartu ostean, Alonsoren aholkulariek atzera egin dute azken egunotan.
Euskaltel Euskadik eta Fernando Alonsok abuztuaren 31n sinatu zuten salerosketarako negoziazioak hasteko akordioa. Negoziazio horiek, baina, apurtu egin dira. Euskaltel Euskadik Alonsoren taldeak ezarritako baldintzei baiezkoa eman ostean, pilotuaren inguruak atzera egitea erabaki duelako azken unean. Beraz, gutxi iraun du pozak.
Gary Bañosen iritzia
Azken egunotan albiste honek piztu duen interesa ikusirik, atzo eguerdian Movistar taldeko Gary Baños oñatiarra elkarrizketatu zuten Oñati Irratiko kirolen txokoan. Besteak beste, gai hau pelotoi barruan nola bizi izan den galdetu zioten eta Bañosek azaldu zuenez "oso albiste tristea da txirrindularitza maite dugunontzat". Gaur egun beste talde batean lanean ari da Baños, baina txirrindularitza profesionalean murgildu aurretik horrelako egoera bat bizi izan zuen bere azalean."Orain beste talde batean nago, baina lagun asko ditut Euskaltelen eta zoritxarrez batzuk langabezian geldituko dira. Nik esperientzia horretatik pasatzea zer den badakit, duela urte batzuk lan egiten nuen enpresa itxi egin baitziguten; oso egoera gogorra da".
Euskaltel eta Alonsoren aferaz gain, bere gaur egungo egoera pertsonala eta taldearen gaineko hausnarketa bat ere egin zuen Bañosek solasaldian zehar. Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
Gary Baños irratiko estudio nagusian |
No hay comentarios:
Publicar un comentario