lunes, 23 de septiembre de 2013

JAIXETAKO PAÑUELUAK.

Zapi berriak aurtengo jaietan

Ira. 23, 2013, 10:31 a.m. Oihana Elorza
Zapi berriak atera ditu Udalak aurtengo jaietarako. 3.000 atera dituzte eta bihar jarriko dituzte salgai, euro baten, kultura etxean.
Zapi berriak kaleratuko ditu aurtengo jaietarako Udalak. Irudiz Komunikazioak egin du diseinua. "Guk irizpide batzuk argi genituen: adin-tarte guztiek erabiltzeko modukoa izan behar zuela eta denboran iraunkorra", adierazi du Nerea Zubia kultura zinegotziak.
3.000 zapi atera dituzte eta euro baten truke salgai egongo dira bihartik, martitzena, aurrera kultur etxean. Zapiak saltzeko interesa duten merkatari eta ostalariek nahi beste eskuratu ahal izango dituzte, baina eskaera kultur etxean egin beharko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario