sábado, 14 de septiembre de 2013

Euskadiko Arku Tiro txapelketa



Euskadiko Arku Tiro txapelketa Oñatin jokatuko dute aurten

Ira. 14, 2013, 10:38 a.m. Oihana Elorza
Irailaren 22an izango da, hurrengo domekan, Zozopasen, V. San Migel sariarekin batera.
Euskadiko arku tiro txapelketa jokatuko da hurrengo domekan, irailaren 22an, Oñatin. "Bosgarren San Migel saria ere egun eta toki berean jokatuko da. Euskadiko txapelketa Gipuzkoan antolatzea tokatzen zen aurten, eta ikusi genuen aukera ona izan zitekeela Oñatin egitea, irailean egin ohi izan dugun herriko txapelketarekin batera. Proposamena egin genien, eta onartu egin dute", dio Txantxiku Arkulariak taldeko Gorka Bikuñak. 

Zozopasen
Joan den urteko Euskadiko ligan ateratako argazkia, Zozopasen

San Migel sariak bezala, Euskadiko txapelketa ere Zozopasen jokatuko dute, Arantzazun, Bellotza aldean. "Proba bakarrean jokatuko dira sari biak. Basoan zehar prestatuko dugun ibilbide baten lehiatuko dira parte-hartzaileak, baina probek ez dute demaseko zailtasunik izango. Goiz osokoa izango da, hori bai. 09:30ean hasiko da, eta eguerdira arte iraungo du", zehaztu du Bikuñak.
Txapelketa biak Txantxiku Arkulariak taldeak antolatuko ditu eta horretan dihardute. "Ibilbidea zehazteko edo probak jartzeko, esaterako, ez dugu laguntzarik behar, moldatzen gara, ingurukoen laguntzarekin, hori bai. Hala ere, proba ikustera doazen herritarrendako mezua zabaldu gura dugu: ez daitezela bakarrik ibili basoan zehar, beste norbaitekin, baizik. Ez proba arriskutsua izango delako, badaezpadako neurri gisa, baizik", dio Gorka Bikuñak.

Erakustaldia ere bai

60 parte-hartzaile inguru espero dituzte antolatzaileak. "Hego Euskal Herritik ez ezik, Burgosetik, Errioxatik edo Kantabriatik ere etorriko dira. Euskadiko txapelketan parte hartzeko baina, Euskadiko lizentzia behar da. "Beraz, posible da txapelketa biak lagun bakarrak irabaztea, edo bakoitzak bere irabazlea izatea", zehaztu du Bikuñak.
Egun 20 lagun inguru dira Txantxiku Arkulariak taldean eta egubakoitz iluntzetan elkartzen dira Eteo atzeko kantxan. Arkuan tiratzen ikasi gura duen edonor joan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario