Oñatik hartuko du Lehendakari probako azkenaurrekoa
Ira. 19, 2013, 11:43 a.m. Xabi Urzelai
Amateur mailako txirrindularitza denboraldia amaitzear dago, eta urteko azken lasterketetan murgilduta daude ziklistak. Egutegiari agur esateko Lehendakari Txapelketan bi lasterketa geratzen dira, zapatuan Oñatin egingo dutena, eta Zaldibikoa, domekan.
Antzuolako sariko helmuga, uztailean egindako lasterketan. |
Hala, San Migel jaien barruan, izen bera daraman lasterketa egingo dute zapatuan Oñatin, Olakua auzotik abiatuta (10:30). Antolatzaileek aurreikusten dute 100 kilometroko lasterketa 13:00ak aldera amaituko dutela. Tartean, ziklistek Udanako, Aztiriako eta Atagoitiko gainak gainditu beharko dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario