Mendia
Mendia
2013-09-24 11:57:42
HAMARGARREN EDIZIOA IZANGO DA AURTENGOA
Abian da beste urtebetez, Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketa
Urtero bezala, Aloña Mendi elkarteko mendi sailak, Oñatiko Mendia eta Natura Argazki Lehiaketa antolatu du. Hamargarren edizioa izango da eta hauek izango dira oinarri eta data guztiak:
DATAK
Urriak 13 Argazkiak aurkezteko azken eguna
Azaroak 8 Epaia
Azaroak 12, Sari banaketa eta erakusketaren irekiera
Azaroak 19 – Abenduak 1 Erakusketa, Oñatiko Kultur Etxean
GAIAK
Hiru sailetan banatu ditugu:
A. Gizakia Mendian
Gizakiak mendian egiten dituen aktibitateak (konpetizioak ezik) erakusten dituzten argazkiak: alpinismoa, mendi eskia, trekking-a, korrika, eskalada, parapentea eta mendi bizikleta, adibidez.
B. Mendi ingurunea
Mendiko ingurunea erakusten duten argazkian, hala nola, goi mendiak, mendi txikiak, basoak, errekak, detaileak, fauna, makroak...
C. Gizakiaren eragina mendian
Mendiko inguruneak gizakiarengatik jasatzen dituen gehiegikeriak salatzen dituzten argazkiak.
Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzake sail bakoitzean. Antolakuntzak argazki bat lehiaketatik kanpo utzi dezake, arauak betetzen ez dituela erabakitzen badu.
Erakusketa, epaimahaikoek aukeratutako 40 argazkiekin muntatuko da.
SARIAK
Sail bakoitzean lehen hiru sari eta Oñati Saria banatuko ditugu. Baita ere erakusketan dauden argazkien Sari Popularra:
A Saila
1. 200€
2. 150 €
3. 100€
Oñati 150€-ko balea OSI kirol dendan gastatzeko
B saila
1. 150€
2. 125 €
3. 100€
Oñati 2 pertsonendako afaria Aloña Mendi tabernan
C saila
4. 150€
5. 125 €
6. 100€
Oñati 2 pertsonendako afaria Aloña Mendi tabernan
Sari popularra 2 pertsonendako afaria Aloña Mendi tabernan
FORMATOA
Argazkiak inongo markorik gabe aurkeztuko dira. Erakusketarako hautatutako argazkiei marko zuri bat jarriko zaie 60x40 neurriraino. Argazki bakoitza resoluzio baxua eta altuan aurkeztu beharko da, honako neurri maximoekin:
Resoluzio baxua: 72ppp. Alderik handienak gehienez 1440pixel (50,8 zm) eta alderik txikienak gehienez 907 pixel (32 zm)
Argazkien pisu maximoa 1 Mega
Resoluzio altua: 250ppp. Alderik handienak gehienez 5000pixel (50,8 zm) eta alderik txikienak gehienez 3150 pixel (32 zm)
Argazkien pisu maximoa: 6000.00 Kbyte
EPAHAIMAHIA
Epahaimahaia Aloña Mendi Elkartearekin erlaziorik ez duten hiru argazkilari ezagunek osatuko dute
PARTEHARTZEA
Internet bidez, www.concursosdigitales.com atarian
HARREMANETARAKO
Email bidez, aloñamendi.mendi@gmail.com
0 iritziak
Iazko lehiaketara aurkeztu zen argazkietako bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario