domingo, 2 de junio de 2013

kORPUS EGUNA 2013.

Corpus prozesioa; erdia kalean eta erdia parrokia barruan, eguraldiagatik




Zerura begira esnatu dira gaur oñatiarrak. Corpus eguneko prozesioa kalera irtengo ote zen edo ez, horixe zen herritarren kezka nagusia eta guztien ahotan izan da eguraldia. Azkenean, ateri zegoelako prozesioa kalean egitea erabaki dute. Prozesioa parrokiatik irten denean, baina, euria hasi da eta Txaketuako kantoitik berriro parrokiara sartu behar izan dira. Parrokian egin dute plazan eman ohi dioten bukaera prozesioari eta bandaren laguntzaz, Agur Jaunak abesten amaitu da prozesioaren ekitaldia.



Corpus prozesioa; erdia kalean eta erdia parrokia barruan, eguraldiagatik

Eka. 2, 2013, 4 p.m. Amaia Txintxurreta

Zerura begira esnatu dira gaur oñatiarrak. Corpus eguneko prozesioa kalera irtengo ote zen edo ez, horixe zen herritarren kezka nagusia eta guztien ahotan izan da eguraldia. Azkenean, ateri zegoelako prozesioa kalean egitea erabaki dute. Prozesioa parrokiatik irten denean, baina, euria hasi da eta Txaketuako kantoitik berriro parrokiara sartu behar izan dira. Parrokian egin dute plazan eman ohi dioten bukaera prozesioari eta bandaren laguntzaz, Agur Jaunak abesten amaitu da prozesioaren ekitaldia.



ARGAZKI GALERIA

Goizeko 10:00etan etxafuegoak bota dituzte udaletxetik eta segituan hasi da Musika Banda goizeresiarekin. Bitartean, parrokia kanpoan prest zeuden txistulariak prozesioko irudiak parrokiara eramaten hasi direlako segidan. Eta irudiekin batera etorri dira dantzariak ere.



Prozesioko irudi guztiak parrokian zeudela, dantzariek Foruen plazan dantzatu dute eta Santa Ana aretoa herritarrendako zabaldu dute San Migel, apostoluak eta Jesukristo nola janzten zuten erakusteko.



Bitartean, goizeko 11:00etan hasi den meza nagusian ere jende ugari batu da. Eliza beteta egon da eta herritarrendako hain "berezia" izaten den meza hasi da. Dantzariek dantza egin dute eta Oñati Abesbatzak eta parrokiako koroak ere primeran abestu dituzte Lauda Sion edota Madinaren Aita Gurea.



Baina jende guztiaren ahotan zebilen galdera izan da ea aurten prozesioa kalera irtengo zen eguraldiarengatik. Azken ordura arte ez dute erabakia hartu eta 12:00ak inguruan erabaki dute prozesioa kalera irtengo zela. 12:05 inguruan, parrokiako kanpaiak jo eta jo ari zirela irten dira Santa Anatik San Migel, apostoluak eta Jesukristo. Dantzariek San Migeli dantza egin ostean, parrokiara joan dira guztiak.



Parrokia jendez lepo zegoela hasi dira irteten bertatik prozesioko irudiak kalera. Aingerutxo jantzitako umeak eta aurten jaunartzea egin duten gaztetxoak pozik zeuden euren arropa berezi horiekin kalera irtengo zirelako prozesioan.



Parrokiatik irteten baina, guztiak zerura begira jartzen ziren, izan ere, tanta batzuk hasi dira. Eta ibilbide ohi baino laburragoa egin dute euriarengatik; Txaketuako kantoitik berriro parrokiara sartu dira.



Parrokian, txistulari eta dantzariak klaustrotik eman dute buelta eta plazan egin ohi den bukaera hori parrokian eman diote beste protagonistek ere. San Migelek plazako "buelta" berezi hori parrokian bertan eman du eta bandaren laguntzarekin Aita Gurea abestuz eman diote bukaera Corpuseko prozesioari.



Goiena telebistan saio berezia

Corpus jaien gaineko saio berezi bat eskainiko dizuegu Goiena telebistan egubakoitzean, hilak 7, 22:30ean. Hala ere, astelehenean, hilak 3, 20:15ean saio horretan erakutsiko dizuegunaren laburpen bat ikusi ahal izango duzue Magazinea saioan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario