Ivan Fernandez Gasteiztarrak irabazi du Oñatiko Herri Lasterketa
Eka. 1, 2013, 8:51 p.m. Julen Iriondo
Lehen itzulitik lasterketa buruan bakarrik geratu eta erraz irabazi du Fernandezek (29:31) Oñatiko lasterketa. David Garcia durangarra izan da bigarren (31:14) eta Yeray Varela oñatiarra hirugarren (31:34). Varelak gertu izan du bigarren postua lasterketa erdi aldera, baina hirugarren postuan amaitu du azkenean 10.000 metroko proba.
Gartzia, Fernandez eta Varela, podiumean |
Argazki Galeria
Giro ederra egin zuen korrikarako; ateri eutsi zion lasterketak iraun zuen denboran. Ohi bezala, jende ugari batu zen kale bazterretan korrikalariak animatzen.
1.Ivan Fernandez –Gasteiz– (29:31)
2.David Gartzia –Durango– (31:14)
3.Yeray Varela –Oñati– (31:34)
4.Imanol Cruz –Donostia– (31:54)
5.Kike Sebastian –Dulantzi– (32:10)
6.Jose Antonio Blanco –Ordizia– (32:18)
7.Artzai Beranoagirre –Basauri– (32:35)
8.Ruben Lanz –Legazpi– (32:44)
9.Sergio Gartzia –Oñati– (32:45)
10.Alberto Alba –Gasteiz– (32:46)
11.Iban Rodriguez –Gasteiz– (32:48)
12.Tasio Gomez –Zumarraga– (32:48)
13.Toñin Blanco –Gasteiz– (32:49)
14.Ander Agirre –Bergara– (33:01)
15.Martin Berrizbeitia –Aretxabaleta– (33:06)
16.Ibai Alba –Hernani– (33:20)
17.Jon Lorenzo –Hondarribia– (34:05)
No hay comentarios:
Publicar un comentario