Enpatia ez da bestearen lekuan jartzea
2011eko ekainan Arantzazun Afrikari buruzko bosgarren astea antolatuko da. Haurreko laurek etapa anitz izan dituen lehen fase bat bete dute. Lehen bi asteen helburu nagusia Afrikarekiko eta bere errealitate desberdinekiko hiurbilketa bat burutzea izan zen. Hurbilketa honek lehen munduak Afrikarekiko duen begiradari modu kritikoan erreparatzera bultzatu gintuen bigarren eta hirugarren astetan. Azterketa kritiko honek gako alternatiboa duen Afrikandugu Proposamena formulatzea ahalbidetu zuen hirugarren eta laugarren urtetan. Lankidetzarako senidetzean oinarritzen den lankidetza filosofia sustatzeko eta bultzatzeko proposamena. Horrela, bosgarren saio hau fase berri bat hasteko aukera bilakatzen da. Afrikandugu proposamenaren barruan jaraitzen dugu, lurralde eta problematikaz aldatzen dugu, eta esperimentazio prozesu berri bat hasten dugu.
Enpatia ez da soilik bestearen tokian jartzea. Hori enpatiaren minusa da eta enpatia gehiago da. Enpatiak plusa ere badu. Besteren sufrimendua neurri batean geurea balitz bezala sentitzeko gaitasuna dugula ohartzea esan nahi du bere zergatietan eta ondorioetan jardun ahal izateko. Enpatia gaitasun horren jabe izatea eta berau erabiltzea da. Enpatia besteek pairatzen duten sufrimenduaz edo bidegabekeriaz arduratzea da.
Afrikan dauden sufrimendu edo bidegabekeri errealitateak ikuspuntu askotatik azter daidetzke. Arantzazuko Afrikari buruzko V. aste honetan horietako batetaz kezkatu eta arduratu nahi dugu: beren historia-, hizkuntza-, kultura-, materia- eta ondasun-balioen babes instituzionalik ez duten herrietakoak edo etnietakoak diren pertsonen eta komunitateen problematika.
Errealitate hori bi erreferentzien arabera ezagutzea interesatzen zaigu. Lehenik Afrikak dituen demokratizazio prozesuak, hauen gazi-gozokin eta honek guztia aniztazsun etnikoarengan duen eragina. Bigarrenik, babesik gabeko komunitate etnikoen partaide diren pertsonen eta balioen demokratizaziorako eta babeserako itxaropen bide zehatzak identifikatu nahi ditugu.
Hau guztia azterketa bi maila osagarrien bidez burutuko dugu: globala eta lokala. Maila globalean, "Etnizitate, demokratizazio eta itxaropena" gaiak Afrikaren osotasunean duen eraginari hurbilpen orokorra eginez; eta maila lokalean Ekuatore Gineako Bubi herriare kasuaren azterketa zehatzaren bidez. Ariketa hau txertatzen den esparrua Afrikandugu Proposamena da, ezarritako edo eta ixkutuan gera daitezkeen asimetriarik gabeko lankidetzarako senidetzearen ideia elkarkaria partekatzea eta sustatzea bilatzen duen proposamena.
Astearen formatua aurreko beste saioetakoaren antzerakoa izango da. Asteazkenetik ostiralera, 18.ootatik 20.00tara jendaurreari irekitako ikastaroa eskainiko da. Bertara Bubi etniako partaideak gonbidatuko dira bereziki. Hiru egun hauetan, eta goizez pertsona hauentzako jarduera osagarriak antolatuko dira. Hiru egun hauetako bakoitzak ardatza tematiko bat izango du: asteazkenean, demokratizazioa; ostegunean, etnizitatea; eta ostiralean, itxaropena.
Larunbata goizean Arantzazun egiten den Afrikari buruzko V astearen azken saioa izango da. bertan hiru zati bereizten dira. 10.30etan, aurreko hiru egunetan zehar eginiko lana laburbilduko duen hitzaldia Mbuyi Kabunda irakaslearen esku. 11.30tan "Zerbait gehiago, lehenago" adierazpenaren aurkezpena. 12.15tan Oskar Epelderen "La prirámide de Maslow" dokumentalaren estrenaldiarekin, zine-eztabaida. 13.30tan astea bazkari herrikoi batekin amaituko da.
Egitaraua
Asteazkena 8
Hitzaldia eta solasaldia: "Demokratizazioa Afrikan, ikuspegi orokorra".
Hizlaria: Mbuyi Kabunda.
Hitzaldia eta solasaldia: "Demokratizazioa Ekuatore Ginean"
Hizlaria: Victorino Bolekia.
Osteguna 9
Hitzaldia eta solasaldia: "Afrikako etnizitatearen ikuspegi orokorra"
Hizlaria: Mbuyi Kabunda.
Hitzaldia eta solasaldia: "Etnizitatea bubien kasuan"
Hizlaria: Justo Bolekia.
Ostirala 10
Hitzaldia eta solasaldia: "Itxaropena Afrikan"
Hizlaria: Mbuyi Kabunda.
Hitzaldia eta solasaldia: "Itxaropenezko ikuspegi lokala"
Hizlaria: Remei Sipi Mayo.
Larunbata 12
10.30ean. Hitzaldia eta solasaldia: "Demokratizazioa, etnizitatea eta itxaropena Afrikan".
Hizlaria: Mbuyi kabunda.
11.30ean. "Zerbait gehiago, lehenago" Adierazpenaren aurkezpena
12.30ean. Zinema-solasaldia Oskar Epelderen "La pirámide de Maslow" Dokumentala oinarri izanik.
13.30ean. Herri-bazkaria.
martes, 31 de mayo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario