Etxean berdinduz agurtu da Aloña, ikusleei joko onez eta aukerez jositako partidua eskainita
2011-05-29 19:49:44 Jokin Bereziartua
Aloñak eta Pasajesek ez zuten ezer jokoan sailkapenari begira eta jokoan igarri zen. Oraingoan onerako, izan ere, presio barik eta gozatzera irten ziren 22 jokalariak Azkoagaingo futbol zelaira, ikusleei joko onez eta aukerez jositako partidua eskainiz.
Agurren eguna ere izan zen: Jon Igartua, Gorka Bernal, Iñigo Arregi, Unai Moyua eta Alberto Millasek ez dute jarraituko.
Partiduaren aurretik, denboraldi amaierako argazki saioen baino lehen, kadeteei pasilloa egin zieten, ohorezko mailara igotzea lortu dutelako.
Golak bigarren zatian
Partiduari dagokionez, Golak atsedenaldiaren ostean heldu ziren. 0-1ekoa falta jaurtiketa batetik etorri zen, baina handik gutxira markagailua irauli zuen Aloñak, Julen Palaciosen bi golei esker. 80. minutuan heldu zen 2-2koa, korner baten.
Kronika osoa Asteleheneko Goiena paperean irakurri ahalko duzue.

No hay comentarios:
Publicar un comentario