viernes, 13 de mayo de 2011
BON APETIT.
'Bon Appétit' filmeko protagonistak, tartean Unax Ugalde, Oñatin izango dira datorren egubakoitzean
2011-05-13 12:26:56 Arantzazu Ezkibel
Maiatzaren 20an, egubakoitza, 'Bon Appétit' filma eskainiko dute Kultura etxean. Emanaldiaren ondoren zinema-foruma egingo dute filmeko protagonistekin. Kultura etxean izango dira, besteak beste, David Pinillos zuzendaria; Aitor Mantxola argazki zuzendaria; Aitor Perosterena atrezzoa egin duena; eta, Unax Ugalde aktorea. Gonbidapenak eskatu egin behar dira.
Aurrez zine komertzialean eskaini zuten filma; orain, baina, bertsio originalean eskainiko dute, azpitituluekin. 19:00etan izango da emanaldia eta ondoren zinema-foruma egingo dute aipatutako protagonistekin.
Gonbidapenak eskatu egin behar dira
Parte hartu ahal izateko gonbidapenak eskatu behar dira kultura etxean, 16:30etik 20:30era. Pertsonako bina sarrera emango dituzte.
Ekitaldiko laguntzailea Soraluze ostatua da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario