Ana Conde eta Walter Becerra nagusitu dira Aloñako igoeran
2011-05-08 17:00:48 Arantzazu Ezkibel
Ana Condek irabazi du Aloñako VII. igoera emakumezkoen sailean, eta gainera errekor berria ezarri du: Gasteiztarrak 1:27:37ko denbora egin du Oñatiko plazan. Gizonezkoen mailan, beste behin ere Walter Becerrak irabazi du Aloñako igoera. Aurtengo berritasuna parapenteen lasterketa zen, baina eguraldiak ez du lagundu eta ezin izan dute hegan egin Aloñako puntan haize larregi zegoelako.
Aloñako lasterketak errekor berria du emakumezkoen mailan. Ana Conde gasteiztarrak ezarri zuen errekor berria Oñatiko plazan: helmugan, 1.27.37ko denbora egin zuen Condek, eta Aloña igotzen ere errekorra egin zuen: 1.00.12ko denbora ezarri zuen Aloñako gurutzean.
Errekorra emakumezkoei dagokienez, izan ere, gizonezkoetan ez zuten errekorrik hautsi. Azkeneko urteetan bezala Walter Becerra venezolarra gailendu zen lasterketan (1.14.51).
Tontorrean hotza eta haizea
250 korrikalari inguruk hasi zuten lasterketa Oñatiko plazan. Eguraldi ederra zegoen, eguzkitsua. Hala ere, abisatu zuten ordu horretan Aloñako tontorrean hotz asko egiten zuela (4º gradu), eta haize zakarra zebilela. Hala, parapente lasterkariek ez zutela hegan egingo iragarri zuten goizean goizetik.
Oñatitik (230 metro) Urtiagainera (490 metro) igo zuten lasterkariek, Garagaltza auzotik. Urtiagainen azkarrena Walter Becerra izan zen eta bigarrena Juanjo Igartzabal. Joseba Molinero oñatiarra izan zen lehenengo oñatiarra Urtiagainera iristen. Handik Belarrerako eta Aloñarako bidea hartu zuten lasterkariek.
Urtiagainen onenak
Ohiko lasterkariak Oñatiko plazatik irten ziren ordu berean parapente lasterkariak Urtiagainetik irten ziren Aloñara bidean.
Aloñako gurutzean Walter Becerra izan zen azkarrena; jarraian iritsi zen Igartzabal eta Molinero oñatiarra izen zen debagoiendarren artean azkarrena. Hala ere, beherako bidean Molinerok atzera egin zuen eta Oñatiko plazako helmugara 13. iritsi zen.
Debagoiendarren artean antzuolarrak izan ziren onenak. Jon Iturbe izan zen onena: 8. tokian sailkatu zen eta 1.20.17ko denbora egin zuen. Bigarren, ostera, Julen Garitano izan zen: 1.22.18ko denbora egin zuen; hirugarrena, Molinero izan zen: 1.23.19.
Emakumezkoetan Leire Altube izan zen Debagoieneko emakume azkarrena 1.46.55; bigarrena Ana Isabel Urmeneta oñatiarra izan zen 1.57.08; eta, hirugarrena Rosa Lasagabaster eskoriatzarra 1.58.26.
Oñatiarrei garaikurra
Oñatiko emakumezko –Leire Altube– eta gizonezko –Joseba Molinero– onenek garaikurra jaso zuten. Ondoren, eguneko momentu hunkigarriena iritsi zen. Lasterketako antolatzaileek oroigarria eman zioten Iban Altube zenaren andreari. Aloñako lasterketan parte hartutakoa eta laguntzen ibilitakoa zen Altube. Gainera, lasterketa hasi baino lehen minutu bateko isilunea gorde zuten Altuberen oroimenez.
Parapentean bi lagun
Haizeagatik ez zuten hegan egin parapente lasterkariek; hala ere, Oscar Fernandez eta Joseba Izagirre zarauztarrak ausartu ziren hegan egitera. Haizea zerbait moteldu zenean egin zuten salto, eta Oñatiko plazan batutakoek txalo zaparrada artean hartu zituzten –kontuan hartu hamar kiloko motxila daramatela–.

No hay comentarios:
Publicar un comentario