Xabier Rezabal: "Erakusketan ikus daiteke nolako erretratuak egiten ditudan"
2011-05-25 00:00:00 Mireia Bikuña
Xabier Rezabalek (Oñati, 1972) Photorro delako argazki erakusketa ipini du kultura etxean. Gai eta formatu handiko ehundik gora erretratu ipini ditu: batzuk txuri-beltzean, eta beste batzuk koloretan. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 4ra arte, astelehenetik domekara, 18:00etatik 20:00etara.
Zer ikusiko dute erakusketara doazenak?
Formatu handiko argazkiak dira: batzuk txuri-beltzean dira, pertsonen erretratuak barne, eta beste batzuk, 30 bat edo, koloretan. Horietan San Ferminetako gorri kolorea da nagusi. Argazki batetik bestera jarraipena dago.
San Ferminetan lana eta festa uztartu dituzu.
Bai, hala da. Hiru urte daramat Iruñeako jaietan erretratuak egiten. Festa barru-barrutik ezagutzea nuen helburu. Txupinazo egunean bizi dena erretratuetan islatu gura izan dut.
San Ferminetako txoko guztiei egin diezu argazkia?
Ez! Jai erraldoiak dira eta asko daukat oraindik. Zezen plaza barrurako akreditazioa gurako nuke, edo entzierroak gertutik jarraitzeko akreditazioa. Baina, oso zaila da, argazkilari eta hedabide asko egoten direlako Iruñean egun horietan.
Ehun bat argazki ipini dituzu. Zergatik horiek?
Gehien gustatzen zaizkidanak ipini ditut. Erakusketan dauden erretratuetan antzeman daiteke zer nolako argazkiak egiten ditudan.
Pertsonen erretratuak ere badaude.
Oso gustura egiten ditut. Hori bai, beti ere aurretik eurekin hitz egiten dut, euren baimena eskatzeko. Akaso bi ordu behar ditut konbentzitzeko, eta erretratua bi minututan egiten dugu.
Lehen aldia da kultura etxean erakusketa egiten duzula?
Bai. Orain dela 11 urte beste bat egin nuen gaztelekuan. Orduko hartan Madrilgo irudiak ziren protagonista. Dena den, aldika, Arkupe tabernan argazkiak ipintzen ditut: egun Corpus egunaren gaineko erretratuak daude.
Ea, bada, herritarrek erakusketa gustuko duten.
Egun afizio moduan daukazu argazkigintza.
Orain dela 20 urte hasi nintzen argazkigintza munduan. 1995tik 1997ra argazkilaritza profesionala eta foto-kazetaritza ikasketak egin nituen, eta Madrilen agentzia ezberdinetan ibili nintzen urtebetez. Egun afizio moduan egiten ditut erretratuak.
Ze proiektu daukazu esku artean?
Ideia bat besterik ez da, oraingoz. Nire asmoa da herritarrei erretratuak egitea. Urtebeteko epe naturala hartu, urtarriletik abendura–, eta herritarrei erretratuak egingo dizkiet. Boluntarioak eskatzeko deialdia egingo dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario