viernes, 6 de mayo de 2011

SALOMON....




Badator Salomon Pietatearen kaperara, jatorrizko kokalekura
2011-05-06 13:34:55 Miren Arregi
San Migel Parrokiako Pietatearen Kaperatik duela ia 100 urte ostu zuten Salomon erregearen irudia bere jatorrizko tokira itzuliko dute, eguaztenean, hilak 11. Artelekun eduki dute azken bi hilabeteotan, zaharberritze lanak amaitu bitartean; Xabier Martiarenak izan du irudia eraberritzeko ardura, eta lanak bukatuta, mende bat geroago, Rodrigo Merkado de Zuazolak 1533an eman zion tokira itzuliko da.

Apirilean ziren irudia ekartzekoak, baina lanak atzeratu egin dira. Eguaztenetik aurrera, beraz, Salomon erregearen irudiak, Pietatearen kaperako beste profeten ondoan izango du tokia. 60 zentimetro ditu Salomon erregearen irudiak, gainontzeko San Migel parrokiako profeten irudiak bezala. Erretaulan daudenak Artelan enpresak errestauratu zituen 1999an. Gipuzkoako Foru Aldundiak errestauratu du Xabier Martiarenaren eskutik, Salomonena.

ARGAZKIA:Xabier Martiarena Salomonen irudiarekin, Artelekun

No hay comentarios:

Publicar un comentario