jueves, 5 de mayo de 2011

«Nik zergatik egin behar dut erdaraz mediku batekin?»

BIDEUA IKUSI











05.05.11 - 02:16 - F. IBARGUTXI DONOSTIA.
«Nik zergatik egin behar dut erdaraz mediku batekin euskalduna baldin banaiz, eta gainera euskaraz egiteko eskubidea baldin badaukat?». Galdera honekin bukatzen da atzo Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu zuen dokumentala. Bertan, Kepa Elortza oñatiarraren kasua azaltzen da: saiatu izan da bere gaixotasunaren sendatze-bidean euskarazko harremana izaten Osakidetzako medikuekin, eta horretarako hamaika oztopo izan ditu. 'Duintasun bidea. Osasuna gaixo dago Osakidetzan' du izenburu dokumentalak.
Hasiera aldera, Kepa Elortzak azaltzen du nola kolonoskopia egin behar zioten garaian, iazko urrian, mediku hegoamerikar bat egokitu zitzaion. Elortzak esan omen zion berak euskaraz egin nahi ziola, eta bazegoela Osakidetzan itzulpen zerbitzua. Medikuak erantzun zion ez zekiela horrelakorik zegoenik, baina erizain euskaldun baten bidez itzultzailea eskatu zuten. Elortzak ordubete itxoin zuen kanpo aldean, baina inor ez zen agertu.
Honela hasitako harremana korapilatzen joan zen hilabeteen poderioz, dokumentalean ikus daitekeenez.
Osakidetzari euskaldunon hizkuntza-eskubideak berma daitezen neurriak har ditzan eskatu zion Behatokiak atzoko agerraldian. Donostian egindako pren-tsaurrekoan, Behatokiaren batera, ELA, LAB eta OEEko ordezkariek hartu zuten parte.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2011 jaso duen lehen kasua oinarri hartuta dokumentala ekoiztu du. Donostian egindako prentsaurrekoan, Behatokiaren batera, ELA, LAB eta OEEko ordezkariek hartu dute parte. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) izenean Roberto Manjonek hitz egin zuen. Esan zuenez, «hogei urteko atzerapenatekin etorri da Osakidetzako 2005eko euskara plana, eta Osakidetza eta Osasun Sailaren agintaritzek, maila guztietan eta salbuespenak salbuespen, ez dute plan hori bere plantzat hartzen, aitzitik, euskararen normalizazioa mehatxu eta eragozpentzat hartu dute».
'Euskararen telefonoa' zerbi-tzuaren bidez jasotzen ditu Behatokiak herritarren kexak, eta hain zuzen ere Kepa Elortzarena izan zen aurten jasotako lehena.
Telefono horren bidez ( 902-194332 ), Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez bildu nahi izaten ditu. «Horrela herritarrek berek helarazitako esperientzietan oinarriturik, egoeraren inguruko argazkia eskaintzen dio euskal hizkuntz komunitateari. Milaka kexa bideratu ditu Behatokiak bere 10 urteko ibilbidean», esan zuen atzo Garbiñe Petriati, Behatokiko zuzendariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario