Aloñako gazteek galdu egin dute Arraterekin Kopako finala, baina denboraldia bikaina izan da hala ere
2011-05-29 13:28:17 Julen Iriondo
Oñatiarrak ez ziren kikildu maila bat goragoko Arrateren kontra, eta defentsa bikaina eginda bi golera ere jarri ziren, nahiz eta azkenean arlo fisikoak erabaki lehia: 30 eta 26 irabazi zuten eibartarrek, baina Aloñakoen entrenatzailea oso pozik geratu zen bere mutilek egindakoarekin.
Berriz ere itxaropena pizteko moduko denboraldia egin du aurten Aloña Mendiren gazte mailako taldeak. Itxaropena, Oñatiko eskubaloia orain ez horrenbeste urte izan zenera gerturatu dadin berriro. Ligan ondo, eta Kopan ere primeran, kategoria bat goragoko Arrate finalean majo estutuz, nahiz eta, azkenean, egindako denboraldi bikaina garaipenarekin borobildu ezin.
Euskal Ligan diharduen Arratek, denboraldi amaiera Asobal mailako taldearekin egin duten gazte mailako bi jokalari ere erabili zituen Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatutako partiduan. Gipuzkoako txapelketan ari den Aloñak, ostera, lehen urteko gazteekin eta kadeteekin osatutako taldea eraman zuen finalera, datorren denboraldira begira, bigarren urteko gazteei Kopa senior mailako taldearekin jokatzeko aukera emanaz. Eta hala ere...
Entrenatzailea oso pozik
Oso partidu ona jokatu zuten oñatiarrek. Defentsa ederra egin zuten, 5-1ekoa aurreneko zatian eta hori eta buruz-buruko bikoitza bigarrenean. Bost goleko aldea eraman zuten eibartarrek atsedenaldira (16 eta 11), baina bigarren zatian bi golera ere hurbildu ziren gorriak (21 eta 19). Erasoan ere ondo ibili ziren, baloia ondo mugituz eta baloi barik ere ondo jokatuz.
Partidu amaierarako, baina, igarri zen Eibarkoek aulki luzeagoa zutela –Aloña 8-9 jokalarirekin ibili da Kopan–, eta arlo fisikoan oñatiarrek behera egin eta hortxe egin zien ihes finalean ezustekoa emateko aukerak.
Baina, galdu arren, partidu amaieran oso gustura zegoen Rafa Zulueta entrenatzailea, bai finalean mutilek egindako lanarekin eta baita denboraldi osoarekin ere: "Oso jarrera ona erakutsi dute; helburua da jokalari hauek izatea bi urte barruko senior mailako taldearen oinarria".

No hay comentarios:
Publicar un comentario