Aretxabaletarendako hiru puntuak derbi parekatuan
2011-05-15 20:53:44 Mirari Altube
Derbi parekatua jokatu dute Aloñak eta Aretxabaletak gaur, domeka, Azkoagainen, baina azkenean gola UDAko Ibai Fernandezek egin du eta puntu barik geratu dira etxekoak (0-1). Partiduko argazkiak hemen.
Indartsu ekin diote derbiari bi taldeek, indar fisikoan oinarritutako jokoa eginez. Aretxabaletarrak fisikoki indartsuagoak izan dira eta Aloñakoak mendean hartu dituzte lehen minutuetan. 20. minututik aurrera baloi oso onak lapurtu dituzte oñatiarrek eta konbinaketak tarteko UDAkoen atera iritsi dira. Hala ere, ezin izan dute golik sartu UDAko atezain Iker bikain ibili delako partidu guztian, geldiketa politak eginda. Hala bada, husnako emaitzarekin bukatu da lehen zatia.
Etxaberi txartel gorria
Bigarren zatia hasi orduko Beñat Etxaberi txartel gorria atera eta jokalari bat gutxiagorekin geratu da UDA. Ondoren erasoan atera dira UDAkoak, eta Aloñakoen hainbat huts tarteko gola sartu du Ibaik 51. minutuan.
Handik aurrera Aloñakoak baloia jokatzen hasi dira, Aretxabaletakoak atzean geratu bitartean, baina golik ez da iritsi nahiz eta aukerak izan.
Partidu bukaeran penatuta zegoen Aitor Orueta Aloñako entrenatzailea: "Gutxienez berdinketa merezi genuela uste dut, eta penarekin geratu naiz; hala ere, pozik nago taldearen jarrerarekin".
domingo, 15 de mayo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario