domingo, 1 de mayo de 2011
Sagardoak Arantzazu hartu du
2011-05-01 13:22:29 Mirian BiteriSagardoa, Gomistegiko gazta eta txistorra probatzeko aukera izan zuten zapatu eguerdian Arantzazun izan zirenek. Jende asko batu zen 300 ahots zuri izeneko bakearen aldeko kontzertua amaitu zenean. Ekimenaren arrakasta ikusita, gaur goizean ere sagardoa banatzea erabaki dute.
Arantzazu sustatzeko lanetan dabiltzatenek oso balorazio ona egin dute, uste zutena baino jende gehiago izan zelako atzokoan; hain justu, 300 lagun inguru zenbatu zituzten.
Zapiain etxeko sagardoa dastatzearekin batera, erosteko aukera ere eskaintzen dute Arantzazun.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario