Irrintzi, kantu eta txalo artean, agur Guriari
BIDEUA HEMEN IKUSI
2011-05-02 11:35:22 Txomin Madina
Domeka goizaldean itxi zituen ateak Guriak, malkoz eta algaraz betetako egunaren ostean. Ruper Ordorikarekin batera, oñatiar mordoa animatu zen kantuan egitera.
Guria tabernak askoren bihotzean leku berezia duela argi geratu da, 65 urtetako ibilbidearen ostean tabernaren ateak behin betiko ixteko orduan. Goizetik jende mordoa ibili zen tabernan, gosariarekin hasi, arratsaldeko karaokearekin jarraitu eta gaueko festarekin amaitu arte. Orduantxe bizi izan ziren momentu hunkigarrienetakoak, tabernan zeuden bezero guztiak Atzeko kalera irten zirenean azken agurra egiteko.
Azken agurra
Bertsoak eta kantuak, irrintziak, barreak eta txaloak izan ziren nagusi orduan. Aipatzekoa izan zen Kepa eta Ander gazteek, tarteka Ruper Ordorikak lagunduta eskaini zuten emanaldia. Taberna berak merezitako moduan bukatu zuten askok, begiak bustita, baina irribarrea ezpainetan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario