jueves, 19 de mayo de 2011

SALOMON ERREGEAREN IRUDIA....


Salomon erregearen irudia ikusteko aukera egongo da zapatuan eta domekan
2011-05-19 13:09:26 Asier Alkorta
Herritarrek Salomonen irudia ikusteko aukera edukiko dute zapatuan eta domekan, meza nagusia eta gero, parrokian. Irudia ikusteko aukera edukitzeaz gain, herritarrek zaharberritze prozesua ere berta-bertatik ezagutu ahalko dute.

Artelekuko arduradunek prozesu osoaren argazkiak bidali dituzte parrokiara eta ondorioz, herritarrei aurkezpen bezala, argazkiak ikusteko aukera ere eskaini nahi die parrokiak. "Burdin hesiak zabalduko ditugu eta herritarrek Salomon erregearen irudia gertu-gertutik ikusi ahalko dute", esan du parrokiako arduradunak

No hay comentarios:

Publicar un comentario