domingo, 1 de mayo de 2011

ERREKALDEKO OBRAK.

Maiatza erdialdera ekingo diete Errekalde eraberritzeko lanen bigarren faseari
2011-04-30 15:05:52 Txomin MadinaUdalak Otegi-Gaztañaga SL enpresari esleitu dizkio lanak eta aurrekontua 402.688,46 eurotakoa da. Zazpi hilabete iraungo dute lanek.

Fase honetan, bi tramu eraberrituko dira: Errekalde Herri Eskolatik behera doan errepidea eta auzunearen hasieran dagoen plazatxo pareko errepidea. Hasieran aurreikusten zen lanen kostua 700.000 euroren bueltan egotea, baina enpresak merkeago egingo ditu, Lourdes Idoiaga alkatearen esanetan, kalitatea bermatuz.

Planifikazio "egokia"

Hainbat lan egingo dituzte fase honetan: plataforma bakarra ezarriko dute, bi metroko espaloiak egingo dituzte eta baita, ahal den lekuan, aparkalekuak ere. Alkatearen esanetan, aurreko fasean baino konplikatuagoa izango da azken hau, espaloira ematen duten garaje gehiago daudelako. Kontsumo baxuko argiteria jarriko dute eta lanak bukatzean, bizikletek izango dute lehentasuna errepidean. Asmoa da elkarbizitzarako gune bat ere egitea.

Idoiagak dio lanak egiteko enpresaren planteamendua oso egokia dela: lehenengo alde bateko espaloia eta aparkalekuak egingo dituzte, gero errepidea asfaltatuko dute eta bukatzeko, beste aldeko espaloi eta aparkalekuak egingo dituzte. "Obrek beti eragiten dituzte kalteak, baina hauek ahalik eta txikienak izatea gura dugu. Uste dugu planteamendu horrekin lortuko dela" esan du alkateak.

Errekalde eraberritzeko lanak baina, ez dira fase honetan bukatuko: datozen lau urtetan, zatika, etxe arteak eta etxe osteak konponduko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario