Amaia Intza (H1!): "Sozialdemokrazioaren esparruak badauka zer eman herrian; lehentasunak markatu ditzakegu eta hortik diferentziak ezarri"
2011-05-17 09:56:54 Mirian Biteri
Hamaikabateko hainbat ordezkari izan ziren atzo arratsaldean Oñatin, herrirako alkategai Amaia Intza babesten. Azken horrek azpimarratu zuen Gizarte Ongizatea izango dela programaren oinarria. Horren harira, honakoa esan zuen: Sozialdemokrazioaren esparruak badauka zer eman herrian; lehentasunak markatu ditzakegu eta hortik diferentziak ezarri"
Kultura etxean egindako ekitaldian, Hamaikabateko presidente Iñaki Galdos, Ogasun diputatua eta Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagai Pello Gonzalez eta Politika Sozialeko foru diputatua eta Batzar Nagusietarako Deba-Urola barrutitik zerrendaburu Maite Etxaniz izan ziren.
Galdosek orain arte zerrendaburuak Udalean egindako lana txalotu zuen, eta honakoa esan zuen: "Ziur nago domekatik aurrera H!! berriz ere indar garrantzitsua izango dela Oñatin"".
Oñatin H1! Eusko Alkartasuna izan denaren "oinordekoa" dela ere nabarmendu zuen. Horren esanetan, "garbi" erakutsi dute Oñatin dagoen polarizazioaren aurrean, beste "hirugarren bidea" eskaintzeko gaitasuna dutela. Honakoa adierazi zuen: "Bi talde indartsu daude, nahiz eta alkatetzan bat bakarrik egon. Erakutsi dugu gaitasuna dagoela herri honetan gune bat ez batekoak edo bestekoak direnen ahotsa ordezkatzeko". Azken lau urteotan, kudeaketarako izandako "gaitasuna" ere azpimarratu zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario