jueves, 19 de abril de 2012

'11 kantatzeko'

Ekitaldia, hilaren 24an egingo dute 12:00etan. Oñatin bizi den Urko Egañak egindako lanean parte hartu dute Leire Derteano oñatiarrak, marrazkiak egiten eta Olatz Amozarrain arrasatearrak musika ikuskatzaile lanetan. Iñaki Olalde eta Ezozi Soba oñatiarrek kolaborazioak egin dituzte. Maiatzaren 11n aurkeztuko dute proiektua Oñatin.



11 kantatzeko DVDan 11 ipuin –gehienak ezagunak– beste horrenbestea bertso-sortatan –musikarekin eta marrakien laguntzarekin– bilakatu dituzte. "Ia bi urteko lanaren ondorioa da. Bertsolaritza eta literaturaren arteko zubia egiteko helburua nuen, bide batez, bertsolaritzaren munduari beste sarbide bat eskainin", esan digu Egañak.
2012-04-19 12:30:00 Mireia Bikuña

No hay comentarios:

Publicar un comentario