Antzerkia
Kulturetxean.
17/04/2012
18:00 etan.
Dónde Zine aretoa, kultur etxea.
Bertsolari zaharrak oso jakintsuak dira. Bizitza osoa daramate herriz herri, eta ezagutu dituzte zuri-zuriak izan nahi luketen bele beltz-beltzak, munstroen lagun egiten diren umeak, hargin izan naiz ez duten harginak... Dibertigarriak dira bertsolari zaharrak: are gehiago ipuinak kontatzen eta patata-tortilla egiten badakite. Eta Katiluk badaki hori dena. Hori dena eta askoz gehiago!
Katillu bertsolari oiha da emanaldiko nagusia eta bere lagun txotxongilloekin ipuinak kontatzen dabil herriz herri. Denen artean 4 ipuin, 4 mezu , txotxongiloak manipulatzeko 4 teknika desberdin… lau! Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta… Katillu!
Laburpena
Katillukadak, txotxongiloak manipulatzeko bost teknika ezberdin erakusten dituen antzezlan bat da. Bertan, lau ipuin labur , lau teknika desberdinetan antzezten dira, bakoitza bere mezuarekin. Hau dena lotzen duen pertsonaia, Katillu da ( bosgarren teknika ).
FITXA TEKNIKOA
Egilea eta ekoizpena: Kontakatillu
Banaketa: Lanku bertso zerbitzuak (www.lanku.com)
Antzezlan mota: Txotxongiloak
Publikoa: Familiarra, Iehen hezkuntza.
Iraupena: 55 minutu
Formatoa: Barruan eta kalean ilunetan
Ezaugarriak: Zabalera: 335 zm; Altuera: 275zm; Sakonera: 300zm.
Muntaia: 150 min- Desmuntaia: 90 min.
2. eta 4. ipuinak: Xabi Labaien eta 3. ipuina: Kukubiltxo;
Doinuaren egilea: Unai Ormaetxea eta sintoniaren egilea: Aitor Rubio; Biolina: Leire Ibarzabal; Nahasketak: Iditu records, Aitor Sarrionaindia eta Iñigo Ibarzabal. Tailerra eta eszenografia: Pilpira; Gaijartzailea: Zuriñe Iarritu; Amaierako bertsoa. Arkaitz Estiballes; Itzultzailea eta Euskara aholkularia: Uxue Alberdi; Zuzenketa lanetan: Ane Fernandez; Kartela eta esku programa diseinatzailea: Eider Eibar; Aktore eta teknikariak: Aitor Ormaetxea eta Mikel Ibarzabal
No hay comentarios:
Publicar un comentario