Ueman sartzeko prozesua azaltzeko batzarra egingo dute herritarrekin
2012-04-17 16:51:11 Mireia Bikuña
Batzar irekia hilaren 25ean egingo dute, 19:00etan, kultura etxean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte. Ueman (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) sartzeko prozesuaren nondik norakoak eta orain arte emandako pausuak azalduko dituzte herritarren aurrean. Udal euskara zerbitzuko eta Uemako teknikariek parte hartu dute batzarrean. Oñatiko Udalak 15.000 euro gorde ditu 2012ko aurrekontuetan Uemako kide izateko prozesua martxan ipintzeko.
Nerea Zubia: "Ideiak eta egitasmoak partekatu...Uemako kide izatea aberasgarria da"
Uemak dagoeneko 60 udalerri biltzen ditu, guztira 140.000 biztanle. UEMAko udalerriak aitzindari dira erakunde publikoek euskararen normalizazioan jokatu behar duten rolari dagokionez, eta Oñatik ere aitzindaritza lan horretan lagundu nahi du. Horretarako, ordea, guri dagokigu hizkuntz normalizazioa lortzea gure udalerrian.
Hiru helburu
Egiteko horretan, hiru helburu jarriko dizkio udalak bere buruari:
Euskara ohiturazko hizkuntza bihurtzea Oñatiko bizitza sozialaren alor guztietan: udaletxean, kalean, medikuarenean, merkataritzan...
Herritarrekin harreman zuzena duten esparruetan eragitea; besteak beste, osasun arloan, epaitegietan eta enpresatan.
Eremu geografikoan eragitea, euskararen lurgunea modu sendoan zabal dadin
martes, 17 de abril de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario