lunes, 1 de julio de 2013

Iban Letamendi Espainiako txapeldun....Euskal Selekzioarekin

OK Magazinea
2013-07-01 13:54:52
Euskadiko selekzioaz, taldeka, lortu du balentria Lleidan

Atzo goizean jokatu zen Vilalleren (Lleida), 2013ko Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketa. 42 km. eta 3000 m.-tako gorabehera positiboa zituen lasterketa gogorrean, Euskal kirolariek sekulako maila erakutsi zuten; tartean Iban Letamendi oñatiarrak. Izan ere, taldeka Euskadiko selekzioa podiumeko lehen postura igo zen Espainiako txapeldun bilakatuz.








Mutiletan azkarrena Zaid Ait Malek izan zen. Zegama-Aizkorrin laugarren eta Haria Extrem bigarren egin ondoren faboritoetako bat zen, eta ez zuen hutsik egin. Hasieratik David Lopez Castanekin lehia polita izan zuen, baina azkenean Davidek ezin izan zuen erritmoa jasan eta gainera Alfredo Gil eta Manuel Merillasengatik aurreratua izan zen. Lehen euskalduna Aritz Egea izan zen, ia lasterketa guztian 3. postuan joan zen Zaid eta David en atzetik, baina azken jeitsieran Alfredo Gil eta Manuel Merillasek aurre hartu zioten. Azkenean 5. postu helmugaratu zen urretxuarra.









Iban Letamendi, Euskal Selekzioarekin debutaria zena, bigarren euskalduna izan zen - sailkapen orokorrean 8.- , oso lasterketa erregularra eginez eta beste batzuen aldean ez zuen krisi handirik pasa lasterketa luze eta gogor honetan. Lasterketa amaitu ahalaz bat hauek izan ziren bere lehen adierazpenak: "Lasterketa luzea egin da. Ia 42 km eta ia 3000+ , azken tramo bat kendu egin baitute, baina hala ere oso oso gogorra egin da, denbora asko altueran sartuta, eta azken jeitsiera benetan gogorra izan da. Jendea lehertuta zijoan, eta penditza ikaragarriak zituen 10 km.-tako jeitsiera honek. Alturak esan bezala lasterkari bati baino gehio eragin dio, nik lasterketa txukuna egin dudala uste dut. Lehen aldapa gogorrean 15 – 20 garren postu inguruan kokatu naiz eta pixkanaka aurreraka egin dut. 20 garren kilometroan Hasan eta Jokin taldekideak harrapatu ditut eta azken jeitsieran erregulatuz nere postua mantendu ahal izan dut".









Gizonekoetan, Euskadi, Andaluzia eta Aragoi eta emakumezkoetan Katalunia, Euskadi eta Andaluzia hurrenez hurren, izan dira selekzio onenak. Esperientzi ezinhobetzat jo du Ibanek asteburuan bizi izandakoa. Taldekideekin sekulako giro polita izan dute eta horri, mutiletan taldeka lortutako lehen postua eta neskatan lortutako bigarrena gehituz gero, bueltako bidaia askoz erosoagoa izan da gure ordezkarientzat. Sailkapen guztiak hemen.







Iokin Garai bigarren Ainsan

Mendi lasterketek asteburu honetan beste emaitza on bat utzi dute. Larunbatean, Sobrarbeko ultra-traila jokatu zen eta bertan Iokin Garai korrikalari oñatiarrak garrantzia handiko bigarren postua lortu zuen. 66 km eta 3900 m-ko gorabehera zuen lasterketa gogorrean, Anes Perez (7:51:36) izan zen azkarrena. Iokinek berriz, 7:58:58 osatu zuen ibilbidea. Bere aurreneko aldia zen distantzia honetan eta emaitza ikusirik garbi gelditzen da Iokinek sasoiko jarraitzen duela. Lasterketako informazio eta sailkapen guztiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario