Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan izango da aste honetan.
2013/07/03
Garagardo Festarako karpa azoka egin ohi den lekuan egongo denez, postuak Santa Marinan jartzeko baimen eman du udalak.
Aldaketa puntuala izango da ordea. Zapatu honetarako soilik eta arropa eta ehunkien postuei dagokiena.
Gaur bertan hasi dira Garagardo Festarako karpa plaza ondoko jolaslekuan muntatzen. Astelehenera arte iraungo duela kontutan hartuta, larunbatero datozen arropa eta bestelako ehunkien saltzaileek aste honetan Santa Marinako plaza erabiltzeko baimena eskatu zioten udalari. Kontu egin behar da udako beherapenak hasi berri direla eta garaiko generoa dakarten saltzaileontzat oso garrantzitsua dela garai honetan herririk herri egiten dituzten azoka salmentak. Abuztuan gainera, askok oporrak hartzen dituzte.
Udal arduradunek eskaera ontzat eman dute eta esan bezala, zapatu honetan, arropen azoka Santa Marina plazan kokatuko da berriro. Elikagaien azokak ez du inolako aldaketarik izango eta ohikoa denez merkatu plazan egingo da.
Iturria: Oñati irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario