Domekan Aretxabaletaren kontra galdu ostean, Aloña Mendiko futbol saileko zuzendaritza batzordea bildu egin zen, eta Pablo Diez kargutik kentzea erabaki zuen. Zuzendaritza batozrdearen arrazoia oso garbia: "Taldeak daraman bolada txarra bukatzeko irtenbideak topatzea". Hori horrela, Aitor Orueta izango da Ohorezko Erregional mailako entrenatzaile berria. Domekan,16:30ean, Aloñak eta Idiazabalek jokatuko duen partidua zuzenduko du Oruetak.
Pablo Diez iazko abenduan heldu zen Oñatira, eta Josu Zubiaren lekukoa hartu zuen. Hortaz, urtebete eskas egon da Aloña zuzentzen. Diezek atzo jakin zuen zuzendaritza batzordearen erabakia. Jokalariek gaur jakingo dute entrenatzaile berria izango dutela. Pablo Diez eta Aitor Orueta egongo dira Azkogainen.
Aloña Mendik bere aldetik "eskerrak" eman gura dizkio Pablo Diezi, urtebetean elkartearekiko eta herriarekiko izan duen "konpromisoagatik". Zuzendaritza batzordeak jakinarazi du baita ere Aitor Oruetak taldea zuzenduko duela denboraldia bukatu arte. 2011-2012 denboraldirako beste entrenatzaile bat izango du Aloña Mendik.

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario