jueves, 23 de diciembre de 2010

15,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalbatzak

2010koarekin alderatuta, %2,5eko jaitsiera izango du aurrekontuak: inbertsioen atalean gutxiago gastatuko da; gizarte zerbitzu zein nekazaritza eta ingurumenean bestalde, gehiago.




15.401.740,09 euroko aurrekontua onartu zuen atzo Udalbatzak 2011rak. Inbertsioen arloan, nabarmena da jaitsiera: 1.858.788,13 euro aurreikusten dira 2011an, aurten baino %22,74 gutxiago. Inbertsio nagusien artean, 700.000 euro aurreikusten dira Errekalde auzoa eraberritzeko lanak amaitzeko, 185.000 San Lorentzo eraberritzen jarraitzeko euro eta 145.000 Atzeko Kale erdi-peatonalizatu eta egokitzeko. Hauetaz gainera, 2010eko aurrekontuetatik txertatu dituzteosasun zentroko irisgarritasuna hobetzeko lanak eta urtarrilean hasiko diren Roke Azkune kalea hobetzeko lanak.

Inbertsioak aurrera eraman ahal izateko, kreditua esaktuko du Udalak, eta horrek, %10era igoko du zorpetze maila. Alkatearen esanetan baina, ez da datu arriskutsua: ''Gure tamainako beste herrien artean, bataz-bestekoaren azpitik jarraitzen dugu''. Idoiagak zehaztu du gainera, zorpetzea inbertsioetarako dela, ez gastu arruntetarako.

Gizarte zerbitzuetan eta nekazaritzan gora
Gizarte zerbitzuen arloan, igoera %2,78 da eta etxez etxeko laguntza azpimarratu du alkateak. 626.000 euro etxez-etxeko laguntzarako izango dira, eta alkateak zehaztu duenez, kasu honetan, 2010ean egindako gastua baino %17 handiagoa da 2011rako aurrekontua.

Babesgabetuendako laguntzen igoera ere aipatu du Idoiagak gizarte zerbitzuen atalean.

Nekazaritza eta ingurumen arloan egon da aurrekontu igoerarik handiena: %30,56. Besteak beste, bideen inbentarioa, eraginkortasun energetikoaren plangintza eta abeltzantza eta nekazaritzako ekimenendako laguntzak sartzen dira bertan. Enplegua sustazteko, kontratazio zuzenekin jarraituko dutela ere iragarri du alkateak, eta auto-enplegua sustatzeko 10.000 euro beharrean, 36.000 euro izango direla datorren urtean.

Atzo egindako osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak aurrekontua. EAJko, Hamaikabateko eta PSOEko zinegotziek alde bozkatu zuten; PPkoak kontra eta Oñati Ezkerretik koaliziokoak astenitu egin ziren.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario