jueves, 30 de diciembre de 2010

Letamendikoa erakusleihorik onena

Gaur, eguena, arratsaldeko 20:30ean osoko bilkuren aretoan egin den ekitaldian eman dituzte Oñatiko erakusleiho lehiaketako irabazleen izenak: Letamendik jaso du lehen saria, Markuk bigarrena eta Urrutia gizonak dendak hirugarrena.

Oñatiko Udalak deituriko lehiaketan 34 dendak hartu dute parte eta zazpi sari banatu dira:

1. Letamendi (1.500 euro)

2. Marku (1.000 euro)

3. Urrutia gizonak (500 euro)

4. Maibi (300 euro)

5. Juanitosa (200 euro)

6. Herritarrek aukeratutakoa: Marku (500 euro)

7. Sari berezia: Txokolateixia (500 euro)

Azken saria ematerako orduan, urtean zehar eginiko erakusleiho aldaketa baloratu du epaimahaiak. Bestalde, herritarrek ere izan dute beraien iritzia emateko aukera, eta eurek emandako botoen bidez, euren gustukoena aukeratu dute (Marku). Herritarren parte hartzeak gora egin du aurtengoan, gainera. 465 izan dira jasotako botoak; iaz 314. Parte hartu dutenen artean Gabonetako otarra zozketatu dute eta irabazlea Gaizka Telleria izan da.



Epaimahaia
Lau lagunek osatu dute epaimahaia: dekorazio eta diseinu arloko hiru profesional oñatiarrek eta Gipuzkoako Bazkundeko teknikari batek.

Epaimahaikideak abenduaren 22an eta 29an bildu ziren aurkeztu diren 34 erakusleihoen balorazioa egiteko. Diseinua, orijinaltasuna, irudimena, argiztapena, gaia eta berrikuntza baloratu dituzte.

GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario