Argentinako elkartasun taldeko bazkideak, adiskideak eta laguntzaileak gonbidatu dituzte gaurko batzarrera (19:00etan kultura etxean). Guztira, zortzi gai landuko dituzte, besteak beste, 2010ean egindako jardueren txostena aurkeztuko dute, eta 2011rako jarduera-plana; ere; Argentinara egindako azken bidaiaren gaineko informazioa; zuzendaritza batzordeko kideak aldatzeko proposamena; txosten ekonomikoa eta bazkideekiko komunikazio-plana aurkeztu eta aztertuko dituzte.
Bestalde, Hermansoloñak jakinarazi du urtarrilaren 10ean kargatuko dutela Argentinarako 30. edukiontzia Bidebarrietako lokalean. Hori horrela, egun horretara arte, lokalaren kanpoan dauden edukiontzi zuria itxita egongo da, eta ez dute materialik batuko ez edukiontzian, ezta lokalean ere.

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario