Urteko azken elkartasun afaria egingo dute etzi Bidaurretan
Parrokiako misio taldeak antolatuta elkartasun afaria egingo dute egubakoitzean 20:30ean, Bidaurretako fraideen aretoan. Urteko azkena izango da, eta oraingo honetan Mari Karmen Markuleta eta Yago Abeledon karta batzuk irakurriko dituzte, eta Haitiren gaineko azken berriak azalduko dituzte.
Bestalde, Parrokiako misio taldeak parte hartuko du Elkar Hezik antolatuta zapatuan egingo den azokan. Besteak beste, Kolonbiako proiektuaren gaineko informazioa; Hermansoloñaren gaineko albisteak, eta bidezko merkataritza produktuen salmenta jarriko dute. "Arrasateko Eroskiko Bidezko Merkataritzako dendatik ekarriko ditugu produktuak; bakar-bakarrik, janariak eta edariak", esan digute antolatzaileek.
GOIENKARIAtik
miércoles, 15 de diciembre de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario