Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egon dira inaugurazioa. Zubian bertan zinta moztu dute, eta lanaren garrantzia azpimarratu dute. "Egun zoriontsua da gaurko. Denbora asko itxaron ondoren, beharrezko zubia daukagu", esan du Lourdes Idoiaga alkateak.
LKSk egindako proiektuaren arabera ezaugarri abangoardistak ditu zubia, eta gauez argiztatu egiten da. Zubiak sei metroko altuera du, eta zortzi metroko zabalera. Zubiaren kanpoaldean 3,60 metroko espaloia egin dute. Hain zuzen ere, bidegorria egokitu dute gune horretan.
GOIENAtik
lunes, 20 de diciembre de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario