lunes, 27 de diciembre de 2010

San Silvestre lasterketa2010: arautegia

Antxintxiketan Kirol Elkarteak antolatu du San Silvestre 2010 ixa 2011 lasterketa urteko azken egunerako, abenduak 31. Zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Hemen duzue lasterketako arautegia:

ANTXINTXIKETAN KIROL ELKARTEAK San Silvestre 2010 ixa 2011 antolatu du.
Lasterketa Oñatin (Gipuzkoa) izango da eta 7 km izango ditu.
Bertan parte hartu ahal izango dute hala nahi duten atleta guztiek, federatuak izan ala ez. Inolako bereizketarik egin gabe. 1993 urtean edo beranduago jaio den korrikalariak gurasoen baimena aurkeztu beharko du.
Maila bakarra egongo da.
Lasterketa 2010ko abenduaren 31n izango da. Arratsaldeko 5etan. Arratsaldeko 4:30ean herriko haurrek lasterketa txikiak izango dituzte.
Izenemateak: Lasterketa egunean, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagorarte. 3 euro ordaindu beharko dira.
Korrikalariek, izena ematean, opari txiki bat jasoko dute.
Sariak: lasterketako sariak oparitan izango dira lehen sailkatuentzat (gizonezkotan eta emakumezkotan); gainera, irabazleek Antxintxiketan Kirol Elkartearen txantxikua jasoko dute. Sari banaketa ostean, Gabonetako otar eder batzuk zozketatuko dira.
Lasterketa jarraitu ahal izango duten ibilgailuak antolatzaileek adieraziko dituzte.
Antolatzaileek erantzunkizun zibileko asegurua kontratatu dute, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera.
Antolatzaileek ez dute euren gain hartuko partehartzeagatik gerta litezkeen kalteak, ez partehartzaileengan ezta ikusleengan ere, lasterketari ez dagokion arrazoiak eraginda balira.
Aldagelak eta dutxak Oñatiko Zubikoa kiroldegian egongo dira.
Helmugarako kontrola itxi egingo da irten eta 75 min beranduago.
Partehartzaile guztiek izen ematearekin batera ezagutu eta onartu egiten dituzte lasterketa honetako arauak, eta aitortzen dute egoera fisiko onean daudela eta ez dutela inongo gaixotasunik euren burua arriskuan jar lezakeenik eta parte-hartzea saihestu dezakeenik, eta beraz parte hartzeagatik letorzkeen kalteen ardura osoa hartzen dutela.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario