Urrian Uribarri auzoan erre zen Baltzategi baserriarendako laguntza-deialdia egin du herritar talde batek. Kutxan kontu korrontea zabaldu dute herritarrek ekarpenak egin ditzaten: 21010057580012730487. Era berean, Udalak dirulaguntza emateko erabakia hartu zuen azaroaren 11ko tokiko gobernu batzordean, Gizarte Zerbitzuak egindako proposamena aintzat hartuta.
Etxekoak burumakur
Baltzategi baserrikoek oraindik burumakur jarraitzen dute. Hilabete pasa da etxe barik geratu zirela, eta penatuta daude. "Ezer barik geratu gara. Zapatila ziztrin bat hartzeko aukera ere ez genuen eduki. Oso gogorra izan da. Kalean geratu gara, ezer barik. Esku hutsik gaude" esan digu Begoña Lopezek. Aseguruarekin dabiltza hartu-emanetan, eta oraindik ez dakite noiz itzuli ahalko diren baserrira. "Luze joko du, ziur. Etxearen harrizko egitura bakarrik dago zutik. Berria egin beharko genuke", dio Lopezek.
Baltzategi baserria urriaren 29an erre zen. Sua etxeko tximinian piztu eta etxe osora zabaldu zen oso azkar

GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario