miércoles, 15 de diciembre de 2010

Horia Colibasanuren hitzaldia gaur

Aloña Mendi mendi taldearen hamabostaldia bukatzeko gonbidatu berezia egongo da gaur Oñatin: Horia Colibasanu goi mailako alpinista. Annapurna, jainkosa krudela delako emanaldia egingo du kultura etxeko zinema aretoan, 19:30ean.

Colibasanuk Annapurnara egindako hiru espedizioetako esperientziak kontatuko ditu, tartean Iñaki Otxoa de Oltzarekin bizi izandakoak. Lagun minak ziren. Elkarrekin egin zuten Otxoa de Oltza hil zen espedizioa. Alpinista nafarrarekin egon zen lau egunetan 7.400 metrotan. Otxoa de Oltza 2008ko maiatzaren 23an hil zen.
GOIENtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario