Kalitate turistikoa ziurtatzen duen Q saria eman zioten eguaztenean Oñatiko Soraluze ostatuari. Estela Mager ostatuko arduradunak hartu zuen saria eta oso pozik daudela azaldu zuen. Izan ere, egiten duten lanaren esker ona dela diploma hau adierazi du Magerrek.
Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuak, Isabel Muela Turismoko zuzendariak eta Ana Izagirre Basquetour Agentziako zuzendari nagusiak banatu zituzten kalitatearen ziurtagiriak BECen. Guztira, 36 komertziok jaso zituzten ziurtagiriak.
Bete beharreko baldintzak
Q ikurra jasotzeko programa batean parte hartu behar da, eta hainbat baldintza bete behar dira. Izan ere, hainbat gestio eta ebaluaketa egin ostean auditoria bat pasa behar izaten da.
"Adibidez, garbitasunari dagokionez dena erregistratuta egon behar da: ze produktu erabiltzen dugun, noiz pasa den garbitzailea. Elikagaien iraungitze data, nork garraiatzen dituen... dena erregistratu behar dugu", azaldu du Magerrek. Gaineratu du, auditoria oso luze eta gogorra izaten dela; baina, emaitza onak aurrera begira gogor lan egiteko balioko duela.
Debagoieneko Q ikurrak
Gaur egun hiru turismo-establezimenduk dute Q ikurra Debagoienean: Oñatiko Turismo Bulegoak, Etxe-Aundi jatetxeak eta Soraluze ostatuak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario