martes, 21 de diciembre de 2010
autoestimu tailerra
Emakumeendako autoestimu tailerra egingo dute
Udal Gizarte Zerbitzu Sailak 45 urtetik gorako emakumeendako doako autoestimu tailerra egingo dute. Gehienez 15 laguneko taldea osatuko dute. Hori horrela, interesatuek 943 03 77 00 telefonora deitu beharko dute izena emateko.
Urtarrilean jarriko dute martxan tailerra. Hilero bi arratsaldetan elkartuko dira Amaia Aldama eta Mamen Antelo koordinatzaileekin. Urtarrilaren 14an, otsailaren 7an eta 21ean, martxoaren 7an eta 21ean, apirilaren 4an eta 18an eta maiatzaren 2an eta 16an egingo dute tailerra.
GOIENAtik
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario