"Biziko balitz, Jose de Azpiazuk oso gustura irakurriko luke liburua"
Xabier Ugartek Euskal musika gitarraz liburua idatzi du. Abenduaren 2an aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelenan. Elkarrizketa egin diogu, eta jarraian duzue.
Durangon egon zara liburuarekin. Zer moduz joan da azoka?
Partitura liburuentzako ez da Durangoko azoka lekurik aproposena, baina, liburu batzuk saldu ditut.Dena den, gehiago saldu genituen, egun berberetan Zarautzen egin zuten Gitarra Jaialdian. Gitarra klasikoari buruzko ikastaro trinkoa zen, eta hori da leku naturalagoa halako liburuak saltzeko.
Gitarra klasikoko partiturak dira liburuaren oinarri. Zergatik?
Gitarra klasikoa da nire zaletasuna. Urte asko daramatzat gitarra klasikoa jotzen eta lantzen, eta gogoa nuen urte askotan bildu eta landu ditudan partiturak argitaratzeko. Donostiako Duo Seraphin argitaletxean eskaini zidaten aukera, eta ez nuen zalantzarik izan. Oso pozik jaso nuen erronka.
Zer jaso duzu liburuan?
Gitarra klasikorako 80 pieza inguru dira. 24 autore daude, XIII. mendetik XX. mendera arte. Tartean dauden, Teobaldo I, Antxieta, Aritzu; barroko garaiko Larrañaga, Olague eta Gamarra; eta Oñatiko musikari Azpiazu eta Madina. Hain zuzen ere pieza asko Jose de Azpiazuk transkribatutakoak dira, eta besteak neuk moldatutakoak. Harreman estua izan nuen Jose de Azpiazurekin, eta ziur nago gaur biziko balitz oso pozik ikusiko eta irakurriko lukeela horrelako liburua. Haren alaba Lupek asko lagundu dit eta erraztasun asko eman dizkit lana nire erara moldatzeko. Eduardo Baranzano gitarra-jolearen aholkuak ere jarraitu ditut. Bientzat, nire eskerrona. Liburuaren hasieran Euskal Herriaren historian zehar aurkitu ditudan gitarra aipamenekin artikulu bat sartu dut.
Gustura geratu zara?
Itxura aldetik oso dotore gelditu da: itxura ederra eta egokia dauka. Edukiaren aldetik euskal musikari buruzko mostra interesgarria dela iruditzen zait. Ez dago horrelako musika askorik argitaratuta eta gitarra zaleok badugu horrelako argitalpenen premia euskal musika eta euskal egileak ezagutzeko.
Nortzuendako liburua dela esango zenuke?
Ba, zuzen-zuzenean musika eskoletan gitarra klasikoa ikasten ari direnentzat, hasierako mailetatik eta azken mailaraino. Pieza batzuk ikasleentzat prestatuta daude, eta beste batzuk kontzertuetan emateko modukoak dira.
Zaila izan da halako liburu bat idaztea?
Urte askoko lana bildu dut eta iaz hasi nintzen argitaratzeko prestaketan. Lan nekeza eta handia da, baina gustuz egiten den lanak arinagoa ematen du. Orain, dena bukatu eta argitaratua ikusi dudanean, nekeak ahaztu egin zaizkit.

No hay comentarios:
Publicar un comentario