Iban Letamendik, Jabi Baltzategik, Xabi Igartuak eta Sustrai Aloña Mendi saskibaloi taldeak 2010ean egindako lana azpimarratu du epaimahaiak. Sari banaketa ekitaldia hilaren 23an egingo dute 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Bestalde, 2010ean egindako lanagatik beste bost kirolarien lana azpimarratuko dute: Marisol Ramon, Markel Irizar, Aitor Otxoa, Ane Sanz de Galdeano eta Sergio Gartziaren lanak goraipatuko dituzte.
Bideoa
Sari banaketa udaletxean egingo dute. Ekitaldia hasteko Oñatiko kirolak emandakoa laburbiltzen duen bideoa erakutsiko dute. Ondoren, sariak banatu eta aipamenak egingo dituzte. Ekitaldia bukatzeko luncha egongo da parte-hartzaile guztiendako: sarituendako eta ikusleendako.
GOIENAtik
No hay comentarios:
Publicar un comentario