martes, 7 de diciembre de 2010

Arzuaga eta Arlanzonen funtsak

Arzuaga eta Arlanzonen funtsak laster 'guregipuzkoa.net' atarian jarriko dituzte
Urte bukaerarako jarriko dituzte ikusgai eta erabilgarri Andres Arlanzonen eta Miguel Angel Arzuagaren argazki funtsak www.guregipuzkoa.net atarian. Guztira, 16.000 argazki digitalizatu eta katalogatuko dituzte. Egun udal artxiboan dauden argazkiak guztiondako eskuragarri egongo dira aurrerantzean.

Askotariko erretratuak

Arlanzon eta Arzuagak egindako argazkietan Oñatin egindako irudiak ikus daitezke. "Paisaiak, jaiak, ospakizunak eta miss desfile bat ere ikus daitezke. Bi funtsak oso aberatsak dira", esan digu udal artxiboko arduradunak. 1960ko hamarkadatik hasi eta 2000. urtera arteko erretratuak dira digitalizatu eta katalogatuko dituztenak.
Guregipuzkoa.net atarian jartzen dituzten momentutik edonork erabil ditzake. "Helburua da herritarrek eskura izatea argazkiok. Dagoeneko hainbat udaletako funtsak jaso ditugu, eta horietan Gipuzkoan barrena egindako erretratuak daude", esan zuen aurkezpenean Maria Jesus Aranburu diputatuak.


100.000tik gora

Hondarribia (4.978 erretratu), Zaldibia (1.705) eta Zestoako (1.205) udaletako funtsak ikusgai daude Aldundiaren atarian, eta laster ipiniko dituzte Oñatikoak, Beasaingoak (9.643 argazki) eta Urnietakoak (12.275 argazki). Euren asmoa da urte bukaerarako prest egotea. Hori horrela, 100.000 erretratu egongo dira guregipuzkoa.net atarian.
Dena den, hainbat udalek utzitako argazkiez gain, herritarrek ere igo ahal dituzte erretratuak atari horretara. Dagoeneko, 20.000 bat erretratu igo dituzte partikularrek.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario