jueves, 16 de diciembre de 2010

Sute txiki baten ondorioz hustu egin dute Hijos de Juan de Garay


Goizeko 7:30ean abisua jaso eta une honetarako (08:40) suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean daukate Oñatiko Hijos de Juan de Garay enpresan piztutako sua. Makinetako batek su hartu du eta ondorioz eraikina hustu egin behar izan dute. Makina eta sapaiaren zati batetik aparte, ez da bestelako kalterik gertatu Ertzaintzaren arabera. Sei kamioi joan dira guztira, Zubillagatik eta Lagazpitik. Langle baten arabera hodiekin lan egiten duen makina baten soldatzen zebiltzala gar batek ihes egin eta inguruko koipea dela-eta zabaldu da sua teilaturaino. Teilatuan, baina, suhesia daukate eta horrek ekidin du sua gehiago zabaltzea.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario