jueves, 9 de diciembre de 2010

Lapurretak egin dituzte Gaztelekuan eta Azkoagainen

Bi lekuetako hainbat atetan eta zerrailetan kalteak eragin dituzte. Hala ere, Gaztelekua izan da kaltetuena, izan ere, hainbat gauza lapurtu dituzte bertatik.

Azkoagainen ere hainbat ate apurtu dituzte, Jabier Azpiazu presidenteak esan digu zerrailak eta ateak daudela kaltetuta, baina ez dutela ez dirurik, ezta ezer materialik eramatea lortu. Azkoagaineko kalteak, beraz, ateetakoak besterik ez dira izan.

Lapurretok, atzo eguerdiko 13:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean gertatu ziren, egun argiz, beraz.

Ertzaintza dagoeneko egon da bi lekuotan eta bertan zeuden hainbat proba eraman dituzte kasuak ikertzeko.


Udaltzaingoak esan digunez, bai Azkoagainekoak baita Gaztelekukoak ere, salaketa jartzeko asmotan daude.

Balorazioak egiteke
Bi aldeetako kalteon balorazioak egiteke daude oraindik; Azkoagainekoak gaur arratsaldean batuko dira egindako kalteak aztertzeko eta balorazio bat egiteko, eta Gaztelekukoak ere ahalik eta azkarren egingo dute hori.
GOIENATtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario