jueves, 17 de marzo de 2011

ARTZAIN ESKOLA.

Artzain berriek jaso dituzte makilak
2011-03-17 17:42:26 Irati Goitia
Artzain Eskolako XIV. Ikasturteari amaiera eman diote gaur Arantzazun. Bost hilabete lanean eman ostean, ikasleek diploma eta makilak jaso dituzte gaur goizean.

Hamabi ikaslek hartu dute parte Artzain Eskolako azken edizio honetan. Horietatik lau oñatiarrak izan dira eta bat arrasatearra: Mikel Arregi, Julen Elkoroiribe, Maialen Madina, Joseba Basate eta Asier Akizu.

2010eko urrian ekin zioten ikastaroari ikasleek eta bost hilabete hauetan alderdi teorikoak zein praktikoak landu dituzte. Hainbat bisita egin dituzte, adibidez: laborategietara, instalazioetara, kudeaketa zentroetara eta nekazaritza eskoletara. Horretaz gain, ikasleek artzain profesionalen baserrietan ere izan dira lanean.

Gaur goizean ikasleak izan dira protagonista, eurek jaso dituzte-eta diploma eta makilak. Baina omenduak ere izan dira: Angel Errasti artzaina eta Neiker erakundea, artzaintza sektoreari egindako ekarpenagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario