martes, 29 de marzo de 2011

Debagoieneko ikastetxeetako ahots gazteak

Debagoieneko ikastetxeetako ahots gazteak zapatuan, Uarkapen

2011-03-29 15:38:01 Ubane Madera Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Aramaioko eskoletako abesbatzek XXIV. Eskolarteko Abesbatzen Topaketan parte hartuko dute Arrasateko Uarkape pilotalekuan, zapatuan 17:00etan. Ekitaldi esanguratsua izango da, 247 ikaslek parte hartuko dute-eta topaketetan. Arizmendi Ikastolaren eskutik antolatuko dute ekimena. Kantu herrikoi eta ezagunak interpretatuko dituzte abeslari gazteek zapatuan Uarkapen: Gorka Knörr-en Txalaparta, Xabier Zabalaren Ikastola Gora Gure Ikastola, Sugan taldearen Zarena Zarelako eta Benito Lertxundiren Egunsentian, batzuk aipatzearren. %25 Caritasendako Ekitaldia borobiltzeko, 247 neska-mutikoek batera jardungo dute Fanga Alafia kantu afrikar herrikoia kantatzen. Hiru euro kobratuko dute sarrera, eta iragarri dute batzen dutenaren %25 Arrasateko Caritasera bideratuko dutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario