Hasi dira aldamioak ipintzen parrokian
2011-03-10 13:15:00 Mireia Bikuña
Asteon ibili dira parrokiako erretaulan aldamioak ipintzen. Argiztapena aldatuko dute. Euren asmoa da lanak hil amaierarako bukatzea.
Luzea da parrokiako argien istorioa. 2009ko otsailean jaso zuten parrokian erretaulako argiztapena aldatzeko proposamena, Foru Aldundiko Turismo Sailetik. "Argia zuriegia zela esan ziguten, eta erretaulak zituen koloreak apenas bereizten zirela", esan digu Joxan Larrañaga parrokoak. Lanak hilabeteko epean bukatuta behar zituztela esanez, korrika eta presaka egin zuten guztia: proiektu egokia egin barik eta baimena eskatu barik.
Handik hilabete batzuetara Foru Aldundiko ordezkariak hileta baten egon ziren Oñatin. Eta harri eta zur geratu ziren argiztapena ikusita. "Aldundikoek esan ziguten ondare kalifikatutako erretauletan kableak ezin direla erretaula barrutik joan, segurtasunagatik", dio Joxan Larrañaga parrokoak. Hori horrela, argiztapena aldatu beharra zegoela erabaki zuten, proiektua ez zelako egokia. "Erretaula historikoetan egiten diren lanak Aldundiko Ondare Departamentuko teknikarien aholkularitzarekin egin behar dira, beti. Eta Oñatiko parrokiakoak ez dira modu horretan egin", adierazi zuten.
Eta, hain justu ere, horixe da orain egingo dutena. Alegia, argiztapena aldatuko dute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario