martes, 29 de marzo de 2011

Juan Karlos Irizar

"Aizkorpeko herri eta ermitei eskaini diet diskoa" 2011-03-29 12:32:44 Maider Arregi Aurkeztu berri du Juan Karlos Irizar musikari oñatiarrak Aizkorriko ataria lan berria. Iker Zubeldia bertsolariaren hitzekin egindako 18 kantuk osatzen dute diskoa. "Disko desberdina da, herri eta ermita bakoitzari zortziko bat eskaini diet". Zegamako herriari ereserkia ere egin dio Irizarrek. Guzti horren gainean, Arrasate Irratian berba egingo du bihar, eguaztena, 11:00etatik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario