2011-03-22 09:30:53 Xabi Urzelai
Euskaltel-Euskadiko ziklistak Debagoieneko errepideetatik pasako dira gaur, martitzena, apirilaren 4an hasiko duten Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa errepasatzen. Talde laranja 10:30ean abiatuko da Beasaindik, eta ia 150 kilometrotako entrenamendu saioa egingo dute, Zumarragara iritsi arte.
Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Beñat Intxausti, Amets Txurruka, Ruben Perez, Alan Perez, Juan Jose Oroz eta Iban Velasco arrasatearra, ziklista horiek izango dira Euskal Herriko Itzulian irteera puntuan, apirilaren 4an, Zumarragan. Eta, txirrindulari horiek errepasatuko dute gaur, martitzena, itzuliko lehenengo etapa. Beasainen dute hitzordua, ordubete barru (10:30), eta handik Debagoiena aldera etorriko dira, hainbat mendate gaindituz, etapa Zumarragan amaitzeko.
Lasterketa egunean, aurreikuspenen arabera ia bi ordu beharko dituzte Oñatira iristeko (Udanatik). Gaur lasaiago ibiliko dira, horrenbestez, 12:30-13:00ak inguruan iritsiko dira Oñatira, handik San Prudentziora jaitsi, Bergararako bidea hartu eta ondoren Gorlako mendatea igoko dute, Azkoitiaruntz jarraitzeko.
Gaur egingo duten ibilbidearen xehetasunak, hemen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario