60 lagun arku-tiroketako euskal ligan
Txantxiku arkulariak taldeak antolatuta jokatuko dute Basoko 3D arku-tiroketako euskal ligako hirugarren proba. Zozo-pase inguruan egingo dute 09:30ean. Euskal ligarako puntuagarria da, eta berez Araban jokatu behar zuten, baina azken orduko arazoak Oñatira ekarri du proba. Arku-tiratzaile onenak lehiatuko dira, tartean zazpi oñatiar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario