Jakiunde Topaketak, Oñatin 2011-03-28 10:24:48 Ubane Madera Javier Retegik, Jose Antonio Garridok eta Sixto Jiménezek bihar martitzena, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana aztertuko dute 11:00etatik 13:00etara Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko Oñatiko Kanpusean egingo den Jakiunde Topaketetan. Jakiunde akademiako hiru hizlari horiek unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremana aztertuko dute, baita azken horrek profesional berriak kontratatzean dituen beharrak ere, ezagutzetatik haratago. Topaketa Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu du, Jakiunderen (Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren) eskutik, ikasleak ezagutza zientifikoaren, artistikoaren eta literarioaren inguruan motibatzeko. Jakiunde gogoeta foroa da, zientziak, arteak eta letrak ikasleengana gerturatzea helburu duena. Bertan, zentroetan dagokien espezializazio-eremuetan ezagunak diren pertsonek hartzen dute parte.
lunes, 28 de marzo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario